Elgoibarko Kultur Etxeko Erakusketa Gelan egongo da ikusgai Luki Maidaganen margolanekin eta eskulturekin osatutako erakusketa, azaroaren 4tik 16ra bitartean. Astelehenetik zapatura egongo da irekita erakusketa, 18:30etik 20:30era bitartean.
Maidagan-Aierdi familiak antolatu du erakusketa, eta zehaztu dutenez erakusketa solidarioa izango da, "Lukiren pentsamendua eta konpromisoa", bizitza ikusteko zuen modua, halakoxea zelako. "Maitasun handiz antolatzen gabiltzan omenaldi honen parte izatera eta erakusketara etortzera gonbidatu nahi ditugu herritar guztiak, Luki gogoratzeko eta bere artelanak dohaintza solidario bilakatzeko", azaldu dute. Izan ere, erakusketan egongo diren artelanak dohaintza bat eginda eskuratzeko aukera edukiko dute bisitariek. Biltzen duten dirua ongintzako erakundeei emango diete.