Obrak bideak konpontzeko eta indartzeko egin dituzte, ibilgailu astunen joan-etorrien eta eguraldi txarraren ondorioz ondatuta zeude-a-eta. Guztira 6.270 metro koadroko azalera asfaltatu dutela jakinarazi dute eta lanok egiteko 111.788,22 euro bideratu dituzte. Jakinarazi dutenez, zortzi baserri-bidetan egin dituzte asfaltatze lanak, honako hauetan:
- Idotorbe auzoko bide bat
- Sallobente auzoko lau bide
- Urruzuno auzoko bide bat
- San Migel auzoko bide bat
- Arriaga auzoko bide bat