'Dando vida a la muerte' estatu mailako programaren baitan ipini dute Hil arte nahi dut izeneko murala Aita Agirre Kulturgunean, herritarrek bertan idatzi dezaten zendu aurretik egin nahiko luketena. Hala, euren bizitzez eta heriotzaz gogoeta egitera animatu nahi dituzte herritarrak.