Kontzentrazioa 12:00etan izango da, anbulatorioaren aurrean. Plataformak bere kezka helarazi die herritarrei, euren ustez Eusko Jaurlaritzak eta Elgoibarko Udaleko udalbatzak ez dutelako ezer egin Elgoibarko herritar guztiei eragiten dien arazo hori konpontzeko.
Ildo horretan, Plataformatik gogorarazi dute anbulatorio berri batek ez duela arazo hori konpontzen, Osakidetzako profesionalek eta erabiltzaileek instalazio hobeak izatea beti berri ona dela uste duen arren. Salatu dute ia 4 urte igaro direla pandemiatik eta hiru urte direla 5.501 herritarrek manifestu bat sinatu zutenetik anbulatorioan larrialdi-zerbitzu iraunkorra berriro irekitzeko eskatuz, baina egoera ez dela aldatu.