Urriaren 25ean, barikua, N-634 errepidea itxi egingo dute gaueko ordutegian, 22:00etatik zapatu goizaldeko 05:00ak arte, King-Kong zubiko pasabide nagusia kentzeko. Denbora-tarte horretan, ezin izango da errepide horretatik zirkulatu. Igogailu berritik eta pasabide berritik oinezkoentzako sarbidea itxita egongo da 22:00etatik 9:00etara.
Urriaren 26an, zapatua, alboko pasabidea kentzeko lanekin jarraituko dute beharginek, eta hori dela-eta, N-334 errepideko erreietako bat itxita egongo da, eta zirkulazioa txandaka kudeatuko dute, 05:00etatik lanak amaitu bitartean.
Trafikoari gutxiago eragiteko, ibilbide alternatiboak erabiltzeko gomendioa egin die Udalak gidariei, aipatutako egun eta orduetan. Sortu daitezkeen eragozpenengatik barkamena eta ulermena eskatzen die Udalak herritarrei.