2024/11/10 12:30

Musikala: Sex sua

Musikala: Sex sua
Aita Agirre kulturgunea, Elgoibar

Andoni Mutiloak Sex sua musikala ekarriko digu. 

“Ligatzeko gogoz zabiltza, baina aplikazioekin ez zara ondo moldatzen?  Bertako komunikazio kodeak ulertzeko zailtasunak dituzu?  Eta app horiek erabiltzen hasi zarenetik zure antsietate mailak gora egin du?  Galdera hauen erantzuna baiezkoa bada, ez kezkatu, zuk behar duzuna asmatu dudalako: ligatzeko aplikazioetan ez galtzeko gida, Atik Zra”.

 Obra honetako protagonista nagusia Hiruki da. Hirukik ez du genero zehatzik. Ez du horren beharrik. Etiketa guztiak gainditzen ditu. Ikuskizuneko gidaria izango da. Obraren amaieran, ordea, Imanol agertuko da eta bere esperientzia pertsonalean oinarrituko da ikuskizunaren bukaerako hausnarketa egiteko.