Domeka honetan, urriaren 27an, Elgoibarko Herriko Antzokian emango dute, 16:30etik aurrera.
Maier argazkilaria izan zen, baina etxez etxe umeak zaintzea izan zuen bizibide. XX. mendearen erdialdean argazkiak egin eta egin ibili zen AEBetan eta askotan errebelatu gabe laga zituen, diru eta denborarik ez zuelako. Bere material guztia ganbara batean topatu zuten handik urte batzuetara, eta hain justu ere argazki horien istoriak partekatuko dituzte publikoarekin Kuku. Ezkutuan daude emakukeak antzezlanean. 6 urtez gorako haur eta familiei dago zuzenduta Eibabe taldeak ondutako lana.
Sarrerak aurrez erosteko: herrikoantzokia.eus