Fernandezek ez zuen horrelako ezustekorik espero, eta depresioak eta antsietateak jota pasatu zituen hainbat urte. Eta hamar urtez ezkutuan gordetako egi eta bizipen mingarriak kontatzen ditu antzezlanean.
Lanak birusarekin izandako elkarbizitza eta azken hamarkadan gertatutako pasadizoak errepasatuko ditu. Pilulak, estigma, lotsa, kontsultak, beldurra, errua, bakardadea, osasun mentala, terapia, pandemia... Nola eragin du birusaren etorrerak Xabinen eguneroko bizitzan?
Kanpora sartzen sentimendu gordinenen eta umorearen arteko oreka bilatzen duen lehen pertsonan idatzitako istorioa da. Intza Alkain aktoreak gorpuzten du birusa taula gainean.
Txalo Produkzioak etxeak ekoiztu du obra eta Aitziber Garmendiak zuzendu du.
Urriaren 27an, domekan, Aita Agirre Kulturgunean izango da antzezlana, 12:30ean. Sarrera doan izango da.