Urriaren 21ean egingo dute mahai-ingurua, Lilan, 18:00etatik 20:00etara. Gaztelaniaz izango da eta ez da izenik eman beharko entzutera joateko.
Sexologian eta bikoteen terapian espezializatuak diren Arantza Alvarez eta Eider Perez psikologoek gidatuko dute mahai-ingurua. Antolatzaileek aurreratu dutenez, ama ez diren emakumeen alderdi emozionalei, familiakoei, sentimenduei eta sozialei buruz berba egingo dute, eta gomendio terapeutikoak ere emango dituzte, emakume eta bikotekideentzako erronkei aurre egiteko.