Herri barruan trenez edo autobusez egiten diren bidaiak lagunduko dituzte diruz

Barren 2024ko urr. 17a, 10:18

Herri barruan mugitzeko trena edo Lurraldebuseko autobusak hartzen dituztenei laguntzeko deialdia onartu du Elgoibarko Udalak. Orain arte, 44 laguntza-eskaera onartu dituztela jakinarazi dute Udaletik, baina zehaztu dute laguntza eskatu ez dutenek azaroaren 29ra arteko epea dutela horretarako. 

Eskaerak telematikoki aurkez daitezke, Elgoibarko Udalaren webgunearen bidez (elgoibar.eus), edo aurrez aurre, Herritarrentzako Arreta Zerbitzuan (HAZ). 
Laguntzek 2024. urteko urtarrilaren 1etik 2024ko abenduaren 31ra bitartean egindako bidaiak estaltzen dituzte. 
Laguntzak banku-transferentzia bidez ordainduko dituzte, onuradunek emandako kontura. Udalatik zehaztu dutenez, oinarri arautzaileetan ezarritako baldintzak betetzen dituzten eskatzaile guztiek jasoko dute dirulaguntza.