Urrirako eta azarorako ekitaldi sorta antolatu du Altzolako jai batzordeak

Barren 2024ko urr. 15a, 15:39

Altzolatik Mendaroko Aitzbeltz kobazulora irteera egingo dute urriaren 19an.

Hainbat irteera eta ekitaldiz osatutako egitaraua prestatu du Altzolako jai batzordeak datozen asteetarako, besteak beste, Mufomi eta Azpeitiko trenaren museoak ezagutzeko irteerak, Gaztainerre eguna edo San Joan eliza ezagutzeko bisita gidatua. Aurreneko irteera Aitzbeltz kobazulora izango da, zapatuan.

Mendaroko Aitzbeltz kobazulora urriaren 19an (zapatua) egingo duten irteerarekin hasiko dute Altzolan urria-azaroa bitarterako antolatu duten kultur agenda. Mendaroko kobazulorik ezagunenetako bat da Aitzbeltz, garrantzi arkeologiko handikoa eta bere geologia karstikoagatik ezaguna, bai eta erromeria eta ele zaharrekin izan duen loturagatik ere. Urriaren 19an 10:30ean elkartuko dira Altzolako frontoian irteerarako. Antolatzaileek esku-argia, bururako kasko bat (izan bizikletakoa nahiz bestelakoa) eta mendirako oinetakoak eramateko eskatu dute. Irteerarako izena eman nahi duenak ondoko telefono zenbaki honetara deitu behar du: 635 753 447. 

Urriaren 26an, berriz, Azpeitiko tren museoa bisitatuko dute. 10:30ean abiatuko dira Altzolatik eta 14:00ak alderako itzultzea aurreikusten dute. 

Hiru irteera azaroan

Beste hiru irteerak azarorako programatu dituzte.

  1. Azaroaren 9an (zapatua), Elgoibarko Mufomi fosil eta mineralen museora joango dira. Egun horretan ere 10:30ean batuko dira Altzolako frontoian museora joateko, eta 14:00ak alderako itzultzea aurreikusten dute. Ordu horretan mokadua egingo dute, Altzolan. Izena emateko: 635 753 447. 
  2. Azaroaren 16an, bestalde, Gaztainerre eguna ospatuko dute, 18:00etan, frontoian. Umeentzako puzgarri bat ere jarriko dutela aurreratu dute. 
  3. Azkenik, azaroaren 30erako Donostiako Aquariumera joateko irteera antolatu dute. Trenez joango dira Donostiara, 10:00etan eta 18:30etako trenean itzuliko dira 20:00etarako Altzolan egoteko. Norberak eraman beharko du ogitartekoa eta edatekoa. Irteerari buruzko informazioa eta izena emateko: 635 753 447.

Gaztainerre eta San Joan elizara bisita gidatua

Altzolatik mugitu beharrik gabe, bertan ere antolatu dituzte ekitaldiak. Azaroaren 16an Gaztainerre eguna ospatuko dute, 18:00etan, frontoian. Umeentzako puzgarri bat ere jarriko dutela aurreratu dute.

Azaroaren 23rako, berriz, Altzolako ondarea sakonago ezagutzeko helburuarekin, San Joan eliza ezagutzeko bisita gidatua prestatu dute. Pello Arrieta historialari elgoibartarrak gidatuko du 'Altzolarrak San Joan Bataiazalea parrokiaren testuinguiruan izeburua izango duen solasaldia eta bisita. Ordubete inguruko iraupena edukiko du bisitaldiak eta amaieran luntxa egingo dute frontoian. Informazioa eta izena emateko: 635 753 447.