Alguillo eta Alkimistak taldeak kontzertua emango du Elgoibarren urriaren 20an

Barren 2024ko urr. 14a, 20:17

Irudia: @ Alguillo eta Alkimistak

Alfonso Guillok (Elgoibar 1953) lideratutako Alguillo eta Alkimistak proiektuak kontzertua emango du Elgoibarren domekan, urriaren 20an.

Oholtza gainean ibilbide luzea duten zortzi musikarik osatzen dute Alguillo eta Alkimistak taldea: Lluis Llavorik, David Gorospek, Silvia Hernandezek, Jesus Aranberrik, Txeles Albizuk, Eider Varelak, Ane Ugaldek eta Alfonso Guillok berak, eta ordubete inguruko ekarpen musikala osatu dute, Burua makurtu gabe izenarekin aurkeztuko dutena, eta R&B, funk, latin eta gospel kutsuko hamar euskal kantu berriz osatua dagoena.

Kantuok Gaztain estudioetan nahastu ditu Eñaut Gaztañagak eta aurki emango dute argitara formato fisikoan, baina bide digitaletatik ere aurreratu dituzte zenbait kantu. (Entzun HEMEN)

  • Aita Agirre kulturgunean izango da kontzertua, doan, 12:30etik aurrera. 

Honatx, kontzertua iragartzeko zabaldu duten bideoa, Alderantziz abestiaren zati batekin:

Nire esku kantaren aurrerapena, bideoan: