Elgoibarko Herri Eskolaren Eguna ospatuko dute urriaren 19an

Barren 2024ko urr. 14a, 19:36

Urriaren 19rako, datorren zapaturako, antolatu dute aurten Elgoibarko Herri Eskolaren eguna, eta nahi duenak ikastetxea ezagutzeko aukera izango du. 

Herritar eta familia guztientzako ekitaldia prestatu dute, eta tailer desberdinetan parte hartzeko aukera izango dute bertaratzen direnek: makillajea, bideogintza, dantza... horrez gain, edariak eta pintxoak dastatzeko aukera ere egongo da.

11:00etan hasiko dira ekitaldiak.