Kepa Arrizabalaga, Irun Hiriko pala txapelketaren finalera

Barren 2024ko urr. 14a, 17:38

Kepa Arrizabalaga eta Iker Epelde palistak.

Irun Hiria Pala Txapelketaren finala jokatzeko sailkatu da Kepa Arrizabalaga palista elgoibartarra, Iker Epelde azkoitiarrarekin bikotea osatuta.

Kurpil Kirolak antolatzen du Irun Hiria pala txapelketa eta 28 bikote aritu dira lehian txapelketaren 17. edizioan: hamabi bikote lehen mailan eta hamasei bikote bigarren mailan. Abuztuaren 31n hasi zuten txapelketa eta zapatu honetan, urriaren 19an, jokatuko dituzte bi mailetako finalak Irungo Uranzu pilotalekuan. Zapatu arratsaldean izango da, ordua zehazteko duten arren. 
 Lehen mailako finalean arituko dira Lagunak Pilota eskolako ordezkari Kepa Arrizabalaga eta Iker Epelde azkoitiarra. Hodei Arregi eta Mattin Garbisu izango dituzte aurkari finalean.
 
 Finalera ailegatu diren bi bikoteek tanto baten aldeaz gainditu zituzten finalerdietako kanporaketak. Arregik eta Garbisuk 25-24 irabazi zioten Loidio eta Daguerreri zapatuan jokatutako finalerdian. Bigarren finalerdian, domekan, Arrizabalaga eta Epelde 24-25 gailendu ziren Arizmendiren eta Huegunen aurkako neurketan.