Aurora borealak ikusi eta argazkietan jasotzeko bidaia luzeak egiten ditu jendeak, latitude altuetan gertatzen den fenomeno elektromagnetikoa baita, polo magnetikoetatik hurbil dauden eremuetan. Horregatik, ez da batere ohikoa aurora borealak gure latitudean ikustea.
Astronomiako adituek historikotzat jotzen duten ezohiko fenomemoa gertatu zen joan den maiatzean, Iberiar penintsula osoan ikusi ahal izan zutelako aurora boreal handi bat, baita Euskal Hrriko hainbat tokitatik ere. Hura bezain handia izan ez den arren, bart gauean berriro errepikatu da fenomenoa, eta aurora borealek Euskal Herria argiztatu dute. Besteak beste, Gasteizen, Hendaian, Karrantzan eta Ogoñon ikusi dituzte. Aurorak ikusi zituzten horietako bat izan zen Gurutze Ariznabarreta Atxa. Argazki zaletua da eta Saturranango eta Ondarbeltzeko hondartzetan atera zituen hemen ikus ditzakezuen argazkiak. Honela kontatu digu berak:
-Prestakuntza lan bat eskatuko du horrelako argazki bat ateratzeak. Nolakoa izan da prozesua?
Maiatzean ere eduki genuen Euskal Herrian aurora borealak ikusteko aukera, eta “My aurora forecast” izeneko aplikazioa jaitsi nuen orduan. Oso lagungarria zan zait, aurorak ikusteko aukera dagoenean alerta mezuak helarazten baititu mugikorrera. Iluntzeko 19:00etan argazkia ateratzeko nondik norakoak aztertzen eta kokapen onena auketatzen hasi ginen Saioa (Rodriguez) eta biok, argazkiekiko pasioak lotzen baikaitu. 23:00etan asko igo zen aplikazioko KP indizea, 8,33ra arte, azken auroretan moduan, eta jendea instagrameko istorioetara argazkiak igoten hasi zen. Orduan erabaki nuen mugitzen hastea. Bakarrik nengoenez, Ondarbeltzera (Mutriku) joan nintzen han argazkiak ateratzeko nahikoa argi izango nuela pentsatuta. Heldu nintzenean zeruan garbiuneak zeuden, eta izar batzuk ere ikus zitezkeen. Iparekialdera begiratuta zeruak kolore desberdinak zituela antzeman zitekeen. Lehenengo argazki atera nuenean sekulako poza hartu nuen, hantxe zegoen aurora boreala. Lagunei mobilakin aterako mezua bidali nien, gertatzen ari zenaren jakinaren gainean egon zitezen, eta Saturraranen jarri nuen buurua eta gogoa.
Zergatik Saturraran?
Betidanik leku oso kuttuna izan da niretzat Saturraran. Argazkilaritzan gure buruari jarri dizkiogun erronkarik politenak han hasi genituen Saioak eta biok elkarlanean. Eguzkiri zein ilargiari makina bat argazki atera izan dizkiegu Saturrararen, polit askoak batzuk, eta aurora borealari argazkia atetatzeko aukera sortu zenean berehala etorri zitzaidan gogora kokaleku egokiena, saturrarango hondartza. Beldurra eta emozioa, bi sentimenduak nahasirik joan nintzen, inor ez zegoelako inguruan eta aurora borealari argazkia atetatzea posible izango zen jakin gabe. Ausartu nintzen joatera azkenean eta a ze poza hartu nuen, desio handienetako bat zelako aurora borealaren argazki bat lortzea.
Teknikoki, zer ezaugarri ditu atera zenuen argazkiak?
Gaur egun ia edozein mugikorrekin lor daitezke argazki politak, “gaueko argazkiak” ateratzeko moduan jarri eta 10 segunduko esposizioa lagata lor daiteke. Mugikorra mugitu gabe mantendu behar dela da baldintza nagusia. Reflex edo mirrroless kamera batekin aldiz, tripodea beharrezkoa da, eta ondorengo parametroak: esposizioa segundo bat edo 15 bitartekoa; diafragma f txikiena, nire kasuan 2,8 eta ISOa 1600 edo 3200, dagoen argi kopuruaren arabera.
Zein da une egokiena aurora borealari argazkia atetatzeko?
Ilunabarretik aurrera edozein momentutan izan daiteke, hemen egon diren bietan hiru ordu baino gehiagoz ikusteko aukera izan baita. Beraz, nahikoa denbora dago argazkiak pare bat lekutatik egiteko ere. Kontaminazio luminiko txikiagoarekin askoz hobea da ematza, noski, garbiago ikusiko baitira auroraren koloreak, baita begi bistan ere. Niri dagokidanez, edota argia dagoen lekuetan gehiago da intuizioa edo kolore aldea aurrez aurre ikusten dena baino. Kamarak jasotzen duenak harritu egiten zaitu.
Buruko argi bat, kamara bat, pazientzia handia eta argazki ahaztezin bat atetatzeko ilusioa beharrezkoak dira halako argazkiak atetatzeko saiakeran, eta pasioa partekatzen duen lagunen bat alboan izateak osatu egingo luke bizipena.
Gurutze Ariznabarretaren argazki gehiago bere Instagram kontuan ikus ditzakezue