27 urteko gizon bat kartzelan sartzea agindu du Iruñeko guardiako epaitegiak, Kayle Villar Pons iruindarra hiltzea leporatuta. Atzo goizaldean hil zuten Villar, Arrotxapea auzoko etxabe batean, labankadaka. Zehazki, Carmen Baroja Nessi kaleko lokal batean hil zuten 20 urteko emakumea, 01:15 aldera. Poliziak azaldu zuenez, emakumea etxabean zegoen, eta eztabaida izan zuen erasotzailearekin. Horren ostean, gizonezkoak hainbat labankada eman zizkion bularraldean. Ospitalean hil zen emakumea, zauriengatik.
Euskal Herriko Mugimendu Feministak elkarretaratzeak deitu ditu gaurko, eta Elgoibarren ere bat egin dute deialdi horrekin. 19:00etan bildu dira hainbat herritar Kalegoen plazan, hilketa matxisten aurka.