Zapatuan, urriak 12, museoa bisitatzeko aukera izango da 10:30etik aurrera, eta 11:30etik 12:30era, harria zizelkatzen erakutsiko du Mikel Agirrek. Arratsaldez, berriz, historiaurreko jarduerak egingo dituzte.
Era berean, eta urtemugaren harira, Egin historiaurreko lanabesa lehiaketa ere antolatu dute, eta zapatuan dute izena emandakoek egindako lanak aurkezteko eguna. 17:00etan jasoko dituzte lehiaketako lanak, eta 18:30ak aldera egingo dute sari banaketa ekitaldia, museoan bertan.
Etzi, domekan, arku tiraketa egingo dute, Idotorben. 11:00etan izango da hori. Dena den, antolatzaileek aurreratu dute euria egingo balu bertan behera lagako luketela ekintza hori, eta horren ordez, museoa zabalduko luketela.