Odol ateratzeak egingo dituzte barikuan Elgoibarren

Barren 2024ko urr. 10a, 11:30

Urriaren 11n, barikua, odol ateratzeak egingo dituzte Elgoibarren, Jubilatuen Biltokian.

Odol emaleek 16:30etik 20:10era bitartean izango dute odola emateko aukera. Hitzordua eskatzeko honako telefono zenbaki honetara deitu edo mezua idatzi behar da: 623 328 408.

Internetez ere eskatu daiteke txanda gotatanta.eus webgunean.