225 kilometroko lasterketa osatu behar zuten Bilboko Wop Challenge lasterketako partaideek, erreleboka. Bizkaia zeharkatzen zuten 19 etapa ziren guztira, eta lasterkari bakoitzak bi etapa osatu zituen. Guztira, 19 ordu eta 43 minutuan osatu zuten ibilbidea elgoibartarrek, eta 58 taldetatik seigarren egin zuten. Julen Salaberria, Borja Rodríguez, Jose Luis Diez (Txelu), Juanan Martín, Julen Dobarro, Ruben Martínez, Aitor Aranzamendi, Denis Saiz, Jon Perez-Cortes eta Alex Bergua izan ziren korrikalariak, eta Iñigo Astigarraga, Imanol Cerdeira, Iker Panizo eta Denis Saiz arduratu ziren logistikaz.