Hitzarmenaren helburua Mendaroko Udalaren eta Elgoibarko Izarraren arteko lankidetzarako eremu egonkorra ezartzea Mendaron, euskararen eta euskal kulturaren alde lanean diharduen elkarteak BARREN aldizkariaren inguruko jarduerak gara ditzan aurtengo urtean. 17.951 euroko dirulaguntza eman dio Udalak 2024ko ekitaldirako. Elgoibarko Izarratik eskerrak eman dizkiote Mendaroko Udalari, BARREN komunikazioa proiektuari eskaintzen dion laguntzarengatik. Izan ere, Elgoibarko Izarraren ustez, ezinbestekoa da administrazioaren eta herri ekimenaren arteko elkarlana, euskara eta euskal kultura sustatzeko.