Kirk hurakanaren eragina iritsi da Euskal Herrira, eta gaurko haize bolada bortitzak iragarri dituzte. Ondorioz, alerta laranja ezarri dute eguerdiko 12:00etatik 18:00ak arte, eta Gipuzkoako foru Aldundiak erabaki du aire librekoEskola Kirol jarduerak bertan behera lagatzea. Hala nola, futbol jarduerak, hockey-a, mendi irteerak, errugbia... CD. Elgoibarrek jakinarazi du gaurko Mintxetako entrenamenduak ez dituztela egingo.
Itsasaldean gaueko 00:00ak arte ezarri dute alerta horia, beraz, ordu horretara arte bertan behera laga dituzte uretako jarduerak: arrauna, surfa, arrantza, hondartzako boleiball-a...