Umentzako zezentxoak ateratzen zituzten behinola Errosario kaleko jaietan, baina kaleko mugen barruan egiten zuten. Gaur, aldiz, jaietan egiten duten sokamuturraren parekoa izan da; Kalebarren inguruan lehenik eta Kalegoen plazaren bueltan gero. Dultzaineroen dianaren ostean, eguna argitzearekin bat askatu dute lehen bigantxa, 08:00ean eta 10:45ak arte iraun du sokamuturrak. Ohiko harrapaketez aparte, bigantxa batek Errosario kaletik behera ez aldegitea eragozten duten hesia gainditu duela izan da bitxikerietako bat. Gorputz osoa pasa du hesi bertikaletan barrena, baina bertan eustea lortu dute eta segituan sartu dute berriro sokamuturrako eremuan.