Bi gazte antzezlan bat egitera etorri dira, baina argazkiz eta negatiboz betetako kutxa zahar bat aurkituko dute antzokian…Nork ekarri du? Zertarako? Norenak dira argazki guzti horiek? Vivian Maierenak al dira? Antzerkia egin ahal izango dute, edo argazki horiek harrapatu eta euren istorioak publikoarekin elkarbanatu behar izango dituzte? Kutxa horretan dauden irudi, audio grabaketak, bideoak eta objektuak gidari izanik, XX. mendeak izan zuen emakume artista ezezagunenetako baten istorioari argazkia aterako diote. Argazki hauekin, denboran salto egingo dute; gaur egunetik beste garaietara. Argazkia transmisioa izango da, gure amek eta amamek, egindako lanak eta bizipenak ekarriko dituzte gaur egunera. Historiak erakutsitako argazkiak berriro errebelatu ditzagun, eta ezkutuan dauden emakumeak ikus ditzagun sortutako ikuskizuna.