Programa honen helburua da, kirolaren bidez parte-hartzaileen inklusioa, garapen osoa eta ongizatea erraztea. Kirol jarduerak parte hartzaileen behar eta gaitasunetara egokitzen dituzte.
Urriaren 1ean abiatu zuten programa, eta 2025eko ekainera arte iraungo du. IES Elgoibar BH institutuko gimnasioan izango dira saioak, asteartero, eta bi taldetan banatuta arituko dira parte hartzaileak: Lehen Kezkuntzakoak 17:00etan eta DBHkoak 18:0etan. 6 eta 21 urte bitarteko haur eta gaztek parte har dezakete. Aurreko edizioan Elgoibarko zortzi haur eta gaztek parte hartu zuten, eta aurten kopuruak gora egitea espero dute sustatzaileek. Asteroko jarduera horrez gainera, igeriketa egokituan aritzeko aukera ere badaukate. Iaz 11 gaztek hartu zuten parte.
Gipuzkoako Kirol Egokituaren Federazioak sortu zuen "Eskola Kirol Egokitua" programa, duela 20 urte, eta erreferente izaten jarraitzen du kirol inklusiboan. Elgoibarren hirugarren urtez antolatu dute jarduera fisiko egokituen programa.
- Informazio gehiago jaso nahi izanez gero edo izena eman nahi duten familiek 943 462 514 telefono zenbakira deitu edo info@gkef-fgda.org helbidera mezu bat bidali behar dute.