Urriaren 7an berrekingo diote pentsiodunen eta herritarren oinarrizko eskubideen aldeko mobilizazioei

Barren 2024ko ira. 30a, 12:08

Elgoibarko Pentsiodunen Mugimenduak eta Duintasunak jakinarazi dute urriaren 7an berrekingo diotela pentsiodunen eta herritarren oinarrizko eskubideen aldeko mobilizazioei, Kalegoen plazan egingo duten ekitaldiarekin.

Datorren asteko astelehenean, urriaren 7an, berrekingo diete mobilizaioei, Kalegoen plazan, 12:00etan.

Udazken honetarako hainbat erronka dituztela aurreratu dute, besteak beste, Herri Ekimen Legegilea (HEL) babestearen beharra azpimarratu dute, pentsiodun guztientzako bizi-kalitate hobea ziurtatu nahi duen ekimena dela-eta. Horrekin batera, Elgoibarko Etengabeko Arretako Gunea (EAG) irekitzeko eskaera plazaratu nahi dute, "itxita baitago, eta osasun-zerbitzuak guztiontzako irisgarria izaten jarrai dezan eskatuko dugu", adierazi dute. Azaldu dutenez, mobilizazioen helburua ez da soilik eskaera horiek ikusaraztea, "osasun publikoko sistema baten aldeko borroka eta guztiontzako zaintza duinak indartzea ere badira gure helburuak".