Astean ordubetez batzen dira laupabost laguneko taldeetan, euskaraz hitz egiteko. 2001ean jarri zuten martxan egitasmoa Elgoibarko Izarrak, Elgoibarko Udalak, AEK euskaltegiak eta Udal Euskaltegiak, eta iaz esaterako, 39 lagunek hartu zuten parte, zazpi taldetan banatuta.
Interesatuek urriaren 11ra arteko epea dute izena emateko. AEK euskaltegian (607 601 423), Udal Euskaltegian (943 742 731) edo Elgoibarko Izarran (943 741 626) eman daiteke izena.