09:00etatik aurrera Elgoibarko baserrietako (Lizundiatxabola Baserria, Basartesoroeta Baserria eta “Lizagasar”) eta Artalde artisau elkartekoen produktuak egongo dira salgai.
11:00etan, berriz, Lagun Taldea txirrindulari eskolakoek txosna zabalduko dute. Ohi duten legez, gau osoan erreko duten txerriarekin egindako pintxoak saldu dituzte. Ostiral gauean hasiko dira Basatxerri Euskal Baserriko txerria erretzen Kalebarren plazan, hurrengo egunerako xamur eta prest egon dadin. Herriko harategietako osagaiekin prestatutako pintxoak ere salduko dituzte txosnan. Ganadu erakusketa ere egingo dute, eguerditik aurrera.
Sagarraren mundua ezagutuz
Atxutxiamaikaren eskutik umeentzako tailerrak egongo dira, eta oraingoan sagarrarekin esperimentatuko dute, Lizagasarreko kideekin elkarlanean. 12:00etan izango da, Kultur Etxe aurrean. Haur eta familientzako moduko ekitaldia dela zehaztu dute. Doakoa izango da.