Zapatu eguerdian hasiko dira sanmigelak Aiastian, eta domeka arratsaldera arte ekintzaz beteriko asteburua izango dute. Zapatuan gainera, autobus zerbitzua egngo da Txarridunako errotondatik auzora joan-etorria egiteko. Ez dira faltako urteroko bolo txapelketak, idi demak eta Haritz dantza taldearen emanaldia, eta ezta umeentzako jolasak ere. Antolatzaileek jakinarazi dute igandeko meza 10:00etan izango dela. Hona egitarau guztia:
SAN MIGEL JAIAK (AIASTIAN)
28 ZAPATUA
- 12:30 Kanpai jotzea, jaiak hasteko.
- 13:00 Umeentzako ginkana eta puzgarriak.
- 14:30 Bazkaria.
- Bazkalostean, puzgarriak eta txapa tailerra.
- 17:30 Bolo txapelketa.
- 19:30 Haritz dantza taldearen emanaldia.
- 21:30 Afaria (Tiketak agortu dira).
- 00:00 Erromeria: Fan&Go taldearekin.
- Ondoren, musika giroa. Oharra: Txarridunako errotondatik autobusa egongo da: 19:00etatik 23:30era arte, eta 00:15etik 05:00ak arte.
29 DOMEKA
- 10:00 Meza.
- Jarraian, Baltzola eta Andonegi trikitilariak.
- 12:00 Auzoko eta herriko umeen arteko pilota partidak.
- Ondoren, nagusien arteko pilota partida.
- 14:30 Bazkaria.
- 17:00 Idi demak.
- *Jaia girotzeko, Baltzola eta Andonegi trikitilariak.