Gaueko zerua ikusteko irteera antolatu dute urriaren 4rako

Barren 2024ko ira. 25a, 14:34

Gure natura ezagutuz egitasmoaren barruan gaueko zerua ezagutzeko irteera antolatu dute Morkaikok, Baso Biziak-ek eta Atxutxiamaikak, Udalaren laguntzaz. 

Urriaren 4an, barikua, izango da. 19:30ean elkartuko dira Mintxetan, eta Karakatera igoko dira, kotxez. 14 urtetik gorakoentzako irteera da, doakoa. Antolatzaileek linterna eta prismatikoak eramateko gomendatu dute.