Herriko gazteenek kirolerako duten interesa agerian lagatzen duen kopurua dela adierazi dute Udal Kirol Patronatutik. Adin goiztiarretik jarduera fisikoa eta talde lana sustatzea da Eskola Kirola programaren helburua. Etapa horretan hainbat kirol ezagutu eta egitea funtsezkoa dela uste dute, besteak beste, motrizitate gaitasunak lantzeko eta garatzeko, koordinazioa hobetzeko eta taldean lan egiteko gaitasuna praktikan jartzeko. "Gainera, multikirolak kirol diziplina ezberdinak esploratzeko aukera ematen die, euren interesak eta gaitasunak ezagutzen lagunduz, euren kideekin ondo pasa eta sozializatzen duten bitartean. Kirolak funtsezko zeregina du haurren sozializazioan, aukera ematen baitie beren kideekin elkarrekintzan aritzeko ingurune dinamiko eta kolaboratibo batean", adierazi dute.
Oraindik izena eman ez duten ikasleentzat, kirol ezberdinak probatzeko aukera eskainiko dute lehen asteetan. Urriaren 1ean hasiko dute ikasturtea, eta talde bakoitzak astero bi saio izango ditu. Horrez gainera, hilean behin jardunaldi desberdin batean parte hartzeko aukera izango dute.
Ikasturtean zehar hainbat kirol eta jarduera fisiko ezagutzeko aukera izango dute neska-mutilek: Jolasak, herri kirolak, jolas kooperatiboak, atletismoa, motrizitatea, saskibaloia, rugbia, hockeya, eskubaloia, hanka beisbola, futbola, colpbola, e.a.
Eskola Kiroleko programari eta izena emateko aukerei buruzko informazio gehiago nahi izanez gero, jarri harremanetan Eskola Kiroleko koordinatzailearekin, honako e-posta helbidearen bidez: Txintxurretakz@hotmail.com