Marta Ezquerecocha Diez politologoak emango du hitzaldia. 19:00etan izango da, Lilan (King-Kong eraikina, San Frantzisko kalea, 21).
Aurkezpen honetan, hirigintza feministaren funtsezko printzipioak landuko dituzte, eta aztertuko dute pertsonak herrietan nola bizi diren. Bereziki, mugikortasunean jarriko dute begia, eta azalduko dute zein arazo dituen alor horretan Elgoibarrek, eta Altzolaren kasuan tren geltokiak dituen gabeziak aztertuko dituzte.
Hizlariaren diskurtsoaren arabera, herri eta hiriak ikuspegi androzentrista batetik eraiki dira historikoki, eta oharkabean emakumeenganako indarkeria ekarri du horrek espazio publikoan. Hitzaldian aztertuko dute hiri eta herriak nola diseinatu daitezkeen modu inklusiboagoan.