Sei bertsolari aritu ziren kantuan, eta lan puntuagarriak amaituta, Eli Pagola Apezetxeak eskuratu zuen puntu gehien epaimahaikoen arabera, 487,5 puntu. Horrenbestez, final-laurdenetara sailkatu da zuzenean, Azkoitiko saiora zehazki, urriaren 26an. Honela geratu da Elgoibarko kanporaketako sailkapen osoa:
- Eli Pagola Apezetxea..................................487,5 puntu
- Eneko Araiztegi Agirre................................454,5
- Iñaki Apalategi Astigarraga.......................451,5
- Unai Izagirre Etxeberria.............................446
- Libe Goenaga Arrieta.................................436
- Uxue Fernandez Lasa................................430
Gai-jartzaile lanetan Olatz Zuazubiskar aritu zen eta honakoak izan ziren epaileak: Bakarne Urreaga Etxeberria, Eneritz Azkue Basurko, Iñigo Legorburu Arregi, Jon Diaz de Mendibil Sarasti eta Zigor Leunda Eizmendi. Idazkari lanetan, aldiz, Aratz Irazustabarrena Garmendia aritu zen. Sarrera guztiak agortu ziren Elgoibako saiorako.
Datorren asteburuan jokatuko dituzte txapelketako hurrengo bi saioak: Hondarribian, irailaren 28an, eta Andoainen, 29an. Sarrerak, betiko moduan, bertsosarrerak.eus atarian daude eskuragai; baita antzokietako txarteldegian saioaren egunean bertan ere, aurretik agortu ez badira.
Argazkiak: Bertsozale Elkartea.