Judash taldeak izen bereko estreinako diskoa kaleratu du

Barren 2024ko ira. 21a, 13:32

Hodei Otegi elgoibartarra taldekide duen Judash taldeak estreinako diskoa kaleratu du, Judash izenburupean. 

Judas Argarate bezala hasi zuen taldeak ibilbidea, baina diskoa kaleratzerakoan izen berria jarri diote taldeari ere. 2023an hasi zituzten grabaketak Walter Tuzzeo soinu teknikariarekin, baina hura hil ostean, Axular Arizmendik hartu zuen nahasketen ardura. Mutrikuko AME estudioan grabatu dute eta Baionan masterizatu du lana Paxkal Etxeparek.

Rock eta heavy estiloko 11 kanta ditu Judash diskoak, eta dagoeneko salgai dago. Plataforma digitaletan erosi daiteke, eta Elgoibarko Tantaka tabernan ere eskuratu daiteke diskoa. Entzun hemen diskoa.

Gerra abestiaren bideoklipa ere kaleratu du taldeak: