Elgoibar edo inguruko herrietako zortzi urtetik aurrerako neska-mutilek batu ahal izango dute taldera. Bi multzotan banatuta arituko dira taldekideak. Talde batean 8 eta 13 urte artekoak eta 14 urtetik gorakoak beste taldean, batetik bestera aldatzeko aukera egongo den arren.
Gaztetxoenek astean bi entrenamendu saio egingo dituzte Mintxetan, astelehenetan eta eguaztenetan, eta koskortuagoek hiru saio (astelehena, eguaztena eta barikua). Atletismoak dituen diziplina guztiak lantzeko aukera izango dute. Mintxetakoek hainbat lasterketetara joateko aukera eskainiko diete eta txango bereziren bat ere egingo dute.
Kuota ordaintzerakoan kirol ekipazioa jasoko dute. Informazio gehiago nahi izanez gero, edota taldean izena emateko e-posta mezu bat idatzi beharko dute interesatuek edo Instagramen duten kontuaren bitartez harremanetan jarri.