65 urtetik gorakoek 3 euroan izango dituzte Herriko Antzokiko sarrerak

Barren 2024ko ira. 19a, 13:03

Elgoibarko Udalak jakinarazi du 65 urtetik gorako herritarrek (Elgoibarkoek zein kanpokoek) 3 euroan erosi ahal izango dituztela Herriko Antzokiko sarrerak.

Zine, antzerki kontzertu eta edozein ikuskizun eszenikotarako balio du eskaintza honek, baina ez da metagarria izango dagoeneko martxan dauden beste bono batzuekin.

Deskontu hori jaso ahal izateko, 65 urtetik gorako pertsonek NANa aurkeztu beharko dute Herriko Antzokiko leihatilan. Arduradunek eskatu dute emanaldia hasi baino 20 bat minutu aurretik agertzeko lehiatilara, jende ilarak sahiesteko.