Asteon zabalduko dituzte Elgoibarko Ludoteka eta Gaztelekua

Barren 2024ko ira. 17a, 10:42

Ludotekak gaur zabalduko ditu ateak eta egun bat beranduago Gaztelekuak. Herriko gazteei zuzendutako egitarau zabalarekin hasiko dutela ikasturtea jakinarazi dute.

Elgoibarko Ludotekak irailerako prestatu duen egitarauan eskulanak, ezagutza-jokoak eta futbol-txapelketa antolatu ditu, besteak beste. Helburua parte-hartzea sustatzea eta herriko haurrentzako jolas- eta hezkuntza-gune bat eskaintzea dela gogora ekarri dute. Ohiko ordutegiarekin zabalduko dute Ludoteka: martitzenetik eguenera, 16:30etik 19:30era, eta bariku eta zapatuean, 16:30etik 20:30era. Hona adinkako banaketa: 
    • 1. Txanda (16:30 - 18:00):
       Asteartea: HH5-LH1
        Asteazkena: LH2-LH3
        Osteguna: HH5-LH1
    • 2. Txanda (18:00 - 19:30):
        Asteartea: LH2-LH3
        Asteazkena: HH5-LH1
        Osteguna: LH2-LH3

Ateak irekitzeko jardunaldiak

Bestalde, Gaztelekua irailaren 18an irekiko dute 2007 eta 2011 urteen artean jaiotako nerabeentzat, eta urriaren 2an 2012an jaiotakoentzat. Irailean zehar, Gaztelekuak hainbat jarduera eskainiko ditu, sukaldaritza tailerrak eta bideo jokoak barne.
Ateak irekitzeko jardunaldiak ere antolatu dituzte Ludotekak zein Gaztelekuak. Urriaren 9an Gaztelekuan (18:30) eta urriaren 10ean Ludotekan. Herritar guztiak gonbidatu dituzte bi udal zerbitzu horiek gertutik ezagutzeko jardunaldietara, bertako arduradunek duten eskaintzaren eta funtzionamenduaren berri emango baitute egun horietan. 

Ordutegiei, izen-emateei eta jardueren xehetasunei buruzko informazio gehiago lortzeko, herritarrak zentro bakoitzeko arduradunekin jar daitezke harremanetan.

  • Ludotekarako, deitu 943 748 883 telefono zenbakira, bidali mezu bat WhatsApp bidez 656 148 793 telefonora, edo jarraitu eguneratzeak Instagram eta YouTube sare sozialetan @elgoibarko_ludoteka helbidean.
  • Gaztelekuaren kasuan, interesatuek 943 743 228 edo 628 170 330 telefonoetara deituz, gaztelekua@elgoibar.org helbidera mezu elektroniko bat bidaliz edo Instagram@elgoibarkogaztelekua helbidean nobedadeen jarraipena eginez egin dezakete.