Mugan taldeak kontzertua emango du zapatuan Kultur Kafean

Barren 2024ko ira. 11a, 12:26

Kultur Kafeak Mugan taldearen kontzertua antolatu du zapaturako, irailaren 14rako.

Donostiako euskal pop rock eta folk taldea da Mugan, Pablo Zurutuzak 2017an sortutakoa, hain zuzen. Hark konposatutako kantu batzuk Joseba Pastorri erakutsi zizkion, eta ondoren, 2018an, beste taldekideak elkartu ziren: Joseba Pastor, Enara Rodriguez, Markos Murua, Eneritz Genua eta Ander Murua.
 Seikoteak bi disko kaleratu ditu orain arte eginiko ibilbidean: 'Bizirik Ez Bagaude' (2022) eta 'Aurrera Ez Den Alde Batera' (2023).

22:30ean hasiko da Elgoibarko Kultur Kafean emango duten emanaldia.

Mugan taldekoei eginiko elkarrizketa, Lasarte-Oriako txintxarri.eus toki komunikabidean.

Hona Mugan taldearen Alde Bereko Etsai abestiaren bideoklipa:

Mina baino lehen abestiaren bideoklipa: