Opor osteko lehen odol-ateratze saioa egingo dute irailaren 13an

Barren 2024ko ira. 9a, 09:16

Elgoibarko Odol Emaleen Elkartetik jakinarazi dutenez, bariku honetan, irailaren 13an, izango da odola emateko hurrengo aukera.

16:30etik 20:10era arituko dira erizainak lanean, Jubilatuen Biltokian baina odola eman nahi duenak txanda hartu behar du. Gaurtik aurrera gotatanta.eus webgunean har daiteke txanda eta eguaztenetik aurrera 623 328 408 telefono zenbakira deituta edo whatsappa idatzita.