Bertan behera gelditu da Jubilatuen Biltokiak antolatutako lehiaketa gastronomikoa

Barren 2024ko ira. 6a, 13:36

Paella jan bat Maalan. Artxiboko argazkia.

Elgoibarko Jubilatuen Biltokiak lehiaketa gastronomikoa antolatu zuen zapaturako, baina bertan behera laga behar izan dutela adierazi dute.

Jende gutxik eman duelako izena laga behar izan dutela bertan behera azaldu dute. Arroza oilaskoarekin sukaldatu behar zuten izena emandako bikoteek Maalako parkean, antolatzaileek emandako osagaiak erabilita. Bikote irabazleak biltokien arteko finalean parte hartu behar zuen Legazpin, irailaren 21ean; baina, finalean ez da Elgoibarko ordezkaririk izango.