2024/12/04 19:00
Euskararen Nazioarteko Egunaren harira antolatutako ekitaldia. Elgoibarko Izarrak eta Udalak antolatu dute.
Arratia bailararen bihotzean, 13 gaztek Maurizia Aldeiturriagaren musikan oinarritutako musika-pieza bat sortuko dute. Maurizia, XX. mendearen hasieran euskal musika herrikoia goitik behera aldatu zuen panderojole ikonikoa izan zen. Musika tradizionaleko hiru adituk lagunduta eta Mauriziaren eraginpean, gazte hauek sormen-prozesu paregabe batean murgilduko dira. Eta bertan, musikalki heldu eta beren ahotsa ezagutuko dute. AIRE! abentura musikala da, musikaren ahalmen eraldatzailea, naturalaren edertasuna eta tradizioa erakusten dituena.