Umeak identifikatzeko eskumuturrekoak eskuratu daitezke Herritarrentzako Arreta Zerbitzuan

Barren 2024ko ira. 5a, 10:13

Adingabe bat galduz gero, ahalik eta azkarren aurkitzea da umeak identifikatzeko eskumuturrekoen funtzioa.

Elgoibarko Udalak 2 eta 8 urte bitarteko haurrak identifikatzeko eskumuturrekoak banatzen ditu, abuztuaren 19az geroztik, Herritarrentzako Arreta Zerbitzuan (HAZ). Aita, ama edo arduradunen baten izena eta telefono-zenbakia idatzi behar dira eskumuturrekoan, baita Udaltzaingoaren zenbakia ere, behar izanez gero harremanetan jartzeko.