Hamabi taberna eta jatetxek egin dute bat kanpainarekin, eta horietan “Gozatu San Bartolome jaiak, berdintasunean, elkar zainduz eta harrotasunez!” leloa daramaten edalontzi aldarrikatzaileak banatzen ari dira sanbartolomeen hasieratik. Janire Rodríguez de Gabriel ilustratzaile elgoibartarrak sortu ditu edalontzietako ilustrazioak.
Kanpainaren helburuak bi direla zehaztu dute: Batetik, herritarrak sentsibilizatzea berdintasunaren eta elkarrekiko errespetuaren garrantziaz; eta, bestetik, ingurumen-inpaktua murrizten laguntzea, edalontzi berrerabilgarriak erabilita.
Batutako dirua Nuala elkartearentzat
Aipatu moduan, edalontzipk taberna parte-hartzaileetan egongo dira eskuragarri, euro baten truke. Bildutako dirua Nualari emango diote, aniztasun funtzionala duten pertsonei eta haien familiei laguntzen diharduen elkarteari.
Kanpainarekin bat egin duten ostalariak:
- AMETSA
- GABI
- ITURRI
- JAI-ALAI
- KAIA
- LANBROA
- MAALA
- MALAPE
- OTZAK
- SALENTO
- TANTAKA
Gaueko taxi zerbitzua
Hirugarren urtez jarraian, gaueko taxi zerbitzua eskainzen ari da Udala jaietan. Abuztuaren 23, 24 eta 26an egon zen taxi zerbitzu berezi hau erabiltzeko aukera eta 30ean eta 31n ere egongo da aukera, 01:00etatik 07:00etara. Zerbitzu hori udalerri barruko ibilbideetarako baino ez da emango, Txarridunako errotondatik abiatuko da eta ez du aurretiko erreserbarik onartuko. Taxiak iritsiera-ordenaren arabera esleituko dira, gaueko ospakizunen ondoren itzulera lasai eta seguruak ziurtatzeko.