Dianarekin eta sokamuturrarekin hasi da Txiki Eguna

Barren 2024ko abu. 26a, 11:53

Beste urte batzuetan baino beranduxeago, baina ailegatu da Txiki Eguna. Mauxitxa txarangak eta herriko dultzaineroek egin duten Dianarekin hasi da eguna 07:30ean. Festarako egun luzea izango da gaurkoa.

Rusoren zezen eta bigantzekin egin duten sokamuturra egin dute goizean, maalatik abiatuta eta atzokoan moduan jendetza ibili da kale eta plazetan.

Jende ugari batu da goizean goiz egin duten Txiki Eguneko Dianara.