Barakaldoko Zuazo eta Donostiako Bera Bera taldeak kantxaratu ziren lehenik, azken urteotako Euskal Herriko emakumezkoen bi talde onenak. Beera Berak esaterako, azken urteetan 25 titulu lortu ditu: 8 Liga, 8 Kopa eta 9 Superkopa. Guerreras Iberdrola ligako egungo txapeldunak dira dobostiarrak eta EHF European League txapelketa jokatuko dute denboraldi honetan. Abuztuaren 30ean jokatuko dute Ligako lehen partida Atarrabian, eta Zuazoren aurka atzo Elgoibarren jokatutakoa izan da eurentzat denboraldiaurreko azken partida. Atsedenaldira arte nahiko parekatua izan zen partida eta gipuzkoarrek bi goleko errenta eraman zuten atsedenaldi luzera. Bigarren zatian eraginkorragoak izan ziren donostiarrak, eta 29-20 irabazi zuten partida. Tchaptchet eta Ogonovszky izan ziren Bera Berako goleatzaile nagusiak, bakoitza bost golekin. Moré izan zen Zuazoko golegile nagusia, bost gol sartuta.
Bidasoa nagusi Asobal taldeko taldeen arteko lehian
Bigarren partidan Asobal Ligan puntan dabiltzan bi talde aritu ziren elkarren aurka: Asobal Ligako txapeldunordea den Irungo C.D. Bidasoa eta laugarren postuan sailkatu zen BM. Logroño La Rioja taldeak. Irungo taldeak irabazi zuen partida, 34-29ko emaitzarekin (17-13 atsedenaldian).
Egiako Nazioarteko Eskubaloi Txapelketan ere elkarren aurka jokatu zuten bi taldeek, joan den abuztuaren 19an, eta orduan ere gipuzkoarrak gailendu ziren. Álex Mozasek entrenatutako taldeak aurredenboraldiko sei partida jokatuko ditu guztira Liga txapelketarako prestatzeko.
Hona bi partidetako zenbait argazki: