Maalako Jai Batzordekoen San Bartolome jaietarako egitaraua

Barren 2024ko abu. 3a, 11:56

Sei eguneko egitaraua prestatu du Maalako Jai Batzordeak 2024ko sanbartolomeetarako.

Jaietan festa girorako zerbait ezinbestekoa bada, hori musika da. Nekez egongo da festarik musikarik gabe, eta Gune Askean ere badakite hori. Musika mota desberdinak izango dira, bertsoetatik hasi eta DJak arte, eta bakoitzak bere gustukoa aurkitzeko aukera izango duela azaldu dute. Hona hemen Maalako Gune Askean egunez egun izango diren ekitaldiak.

EGITARAUA

Abuztuak 22, eguena

  • 09:00 Erreka garbiketa.
  • 19:00 Bertso poteoa, Julio Soto eta Joanes Illarregirekin.

Abuztuak 23, barikua

  • 15:00 Presoen eskubideen aldeko herri bazkaria. Maalako parkean.
  • Ondoren, Labakarekin kantaldia.
  • 22:00 Kontzertuak: RTZ eta La Basu.

Abuztuak 24, zapatua

  • 21:00 Larrain-Dantza herrikoia Maalako parkean.
  • 22:00 Kontzertuak Maalan: Arrixku eta Both taldeekin.

Abuztuak 26, astelehena

  • 20:00 Itzal taldearekin erromeria.

Abuztuak 30, barikua

  • 15:00 Bazkaria, Sigmako aparkalekuan.
  • 18:00 Ñozz elektrotxaranga eta jolas- poteoa.
  • 00:00 Jolasak, Maalan.

Abuztuak 31, zapatua

  • 22:00 Kontzertua, Maalan: Hauek.
  • Segidan, DJ saioa.