Barikuan eta zapatuan ospatuko dituzte Azkuen San Roke jaiak

Barren 2024ko uzt. 24a, 10:44

Umeentzako jolasak 2023ko San Roke jaietan. Arg: Marcos Rodriguez/DV

Barikuan, hilaren 26an, hasiko dira San Roke jaiak Azkue auzoan, txapligo eta suziri jaurtitzearekin, eta umeentzako jolasak izango dira ondoren.

Urteko sasoi honetan ugariak dira festarako aukerak. Esaterako, gaur hasiko dituzte santanak Mendaron. Elgoibarren ere izango da festarako aukera, barikuan eta zapatuan San Roke jaiak ospatuko baitituzte Azkue auzoan. San Roke Eguna abuztuaren 16an bada ere, uztaileko azken asteburura aurreratu dituzte, Sallobenteko jaien antolatzaileek egin duten modu berean. Abuztuaren 16an, San Roke Egunean, meza egingo dute San Rokeko ermitan, eta ondoren hamaiketakoa banatuko dute. 

Jaien egitaraua:
Uztailak 26, barikua:
    • 17:00: Jaien hasiera ofiziala kanpai eta suzirien jaurtiketarekin.
    • Ondoren: Txokolatada bertaratzen diren guztientzat.
    • 18:00: Haurrentzako jolasak haurrentzat.
    • 21:00: Afaria.
    • Ondoren: ARNO DJaren emanaldia eta bola-tiraketa.
    
Uztailak 27, zapatua:
    • 17:00: Jaien jarraipena suzirien jaurtiketarekin.
    • 17:00-20:00: Puzgarriak haurrentzat.
    • 21:00: Afaria.
    • 22:00: Lila DJaren emanaldia.
    • 00:00: Bolo txapelketa.