Pilota partida eta hamaiketakoa Sigman, Santiago Egunean

Barren 2024ko uzt. 23a, 11:20

Eulogio Estarta elkarteak 40 urtetik gora daramatza Santiago Egunaren bueltan pilota txapelketa antolatzen, eta aurten ere ez dute hutsik egingo.

Santiago Eguna ospatzeko pilota partida antolatu dute uztailaren 25erako. Felix Condek eta Igor Txurrukak osatutako bikoteak Ander Agirresaroberen eta Iker Narbaizaren aurka jokatuko dute 12:30ean hasiko den neurketan.

Sigmako frontoira hurbiltzen direnentzako jan edana ere banatuko dute Eulogio Estarta elkartekoek.