Elgoibarko Udalak 2021. urtean erosi zuen bidegorrirako komun auto-garbigarri bat, baina gordeta eduki behar izan zuten komunaren kokagunea eta beste zenbait kontu erabaki zituzten arte. Maltzagan ipintzea erabaki zuten azkenean. Eibarko Udala arduratu da komuna jartzeaz eta obra zibilaz. Proiektuaren aurrekontua 96.768.66 eurokoa izan da (BEZ barne). Lanak amaitu ostean erabiltzeko moduan dago. Ordutegi hau izango du: 07:00etatik 22:00etara.
Eibarko Eta Kitto toki komunikabidekoek honako bideoan erakutsi dute komuna: