25. urteurrena ospatzeko ekimenen baitan antolatu dute eskubaloi jardunaldia abuztuaren 23rako. Goi mailako taldeak lehiatuko dira. Lehenik, Euskal Herriko emakumezkoen bi talde onenek jokatuko dute elkarren aurka, Barakaldoko Zuazok eta Donostiako Bera Berak. 18:00etan hasiko da gipuzkoarren eta bizkaitarren arteko norgehiagoka.
Bigarren partidan, berriz, Irungo C.D. Bidasoa eta BM. Logroño La Rioja taldeek jokatuko dute elkarren aurka. Edo beste era batera esanda, Asobal Ligako txapeldunordeak, Irungo Bidasoak, laugarren postuan sailkatu zen Logroño La Riojaren aurka jokatuko du Olaizaga kiroldegian. 20:00etan hasiko da partida.
Sanlok Elgoibarko Udal Kirol Patronatuaren eta Gipuzkoako Eskubaloi Federazioaren laguntzarekin antolatu ditu neurketok.