Udaletik jakinarazi dutenez, herriko hainbat gunetan ipinita dauden desfibrilagailuen marka berekoak dira udaltzainen bi ibilgailuetan eramango dituztenak, Mindray markakoak.
Herrian ezartzen ari diren kardiobabeserako sistema honen helburua prebentzio-eredu bat sortzea dela zehaztu dute, bihotz-biriketako geldialdian dauden pertsonei premiazko laguntza emateko.
Duela urtebete, Udalak erabateko kardiobabeseko sistema ezarri zuen udalerrian. Ekimen horren barruan sartzen da puntu estrategikoetan hamar desfibriladore berri instalatzea, aurretik ezarritako 19ekin batera, eta 100 boluntario prestatzea BBB/OBE tekniketan eta desfibriladorearen erabileran. "Neurri horrekin, Elgoibar estatuko udalerririk babestuenetako bat da egun, 10.000 biztanleko 25 desfibriladoreko batez bestekoarekin, 10.000 biztanleko zortzi desfibriladoreko estatuko batez bestekoaren oso gainetik", adierazi dute.
Maialen Gurrutxaga alkateak adierazi duenez, Udaltzaingoaren patruila-autoetan desfibriladoreak jartzea urrats garrantzitsua da kardiobabeseko estrategiaren baitan. "Polizia izaten denez gertakari askotara iristen lehena, gailu horiek ibilgailuetan izatea erabakigarria izan daiteke larrialdi-egoeretan".
Udaltzainek prestakuntza-ikastaro bat egin dute RCP-Soporte Vital Basikoan eta desfibriladorearen erabileran trebatzeko.